Nor gara?

2013ko urtean zehar, Ordiziako Txirrindulari Elkartea osatzen eta zuzentzen zuen jendeak laguntza gutxirekin aurkitzen zirenez taldea uzteko prest zeuden laguntza gehiago jasotzen ez bazuten. Bailaran txirrindu munduarekin erlazioa zuten jende batzurekin egoeraz hitzegin eta gero, txirrindu eskolarekin jarraitzeko prest zegoen lantalde bat osatu zen.

Kluba aurkitzen zen egoera ekonomikoa zela eta, babesle berriak aurkitu nahiean hasi zen lantalde hau. Babesle izan zitezkeen batzurekin hainbat bilera izan ondoren, proiektu honetan babesle nagusi moduan AMPO Idiazabalgo kooperatibak sartzea erabaki zuen. Lan talde berri honek argi zuen txirrindu munduan bailaran zegoen jende denari eskeini behar ziola proiektu honetako partaide izatea, eta babesle denei ere ongi iruditu zitzaien ideia hori, lehen genituenei, nola proiektuan sartu diren berriei ere.

AMPOk eginiko eskakizunetako bat, berak babestu behar zuen proiektua bailarakoa izan behar zuela zen, hori dela eta, argiago gera dadin orain arte zegoen proiektuaren desberdina dela, klub berri bat sortu da, “Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz”.

Beraz klub honek lehendik Goierrin ziren Ordiziako Tx E eta Loinaz bere gain hartuko ditu, honetaz gain, karreren antolatzaileak eta Goierrin Txirrindularitza munduan dabilen jendeak ere ateak irekita izango lituzke klubean.

Logoa koloretan