7 urteren ondoren, Elite/Sub23 taldeari agurra

7 urteren ondoren, datorren denboraldian ez dugu Elite/Sub23 talderik izango. Proiektu hau txirrindulari izan nahi duten eskualdeko gazteak prestatzeko helburuarekin sortu zen. Talde amateurrak klubean bertan prestakuntza osoa ematea ahalbidetu digu, eskolartekoetatik hasi eta afizionatuetaraino.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Asko dira egitura honetatik igaro diren pertsonak, eta guztiek lagundu digute proiektu hau eraikitzen. Eskerrak eman nahi dizkiegu txirrindulari, teknikari, babesleei... eman diguten laguntzagatik. Beraiei esker gure helburuak lortu ditugu.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
2021ean orain arte bezala jarraituko dugu harrobiko mailetan lanean.
 

Argazkiak: @otxabi

previous arrow
next arrow
previous arrownext arrow
Slider